Udalak zabalik du datorren astelehenera arte, urtarrilak 23, Bilboko Aratusteak iragartzeko kartela aukeratzeko botoa emateko epea.Partaideek sei kartel finalisten artean aukera dezakete: “Danza de Disfraces coloridas”, “Don Diego Carnaval”, “Ikonoa”, “Sardinitas por aquí, Sardinitas por allá”, “Carnacalles” eta “B de Bilbao”. Lehiaketara aurkeztutako 125 kartelen artean, Epaimahaiak lanaren kalitate teknikoa, originaltasuna eta kartel finalistetan aukeratutako gaien aniztasuna azpimarratu ditu. Gogokoenaren alde bozkatzeko, aurrez aurre egin daiteke, Abandoko Barrutiko Udal Zentroan, edo online, Udalaren webgunearen bitartez. Botoa emateko, egiaztagiriren bat aurkeztu behar da, hala nola NANa, gidabaimena edo antzekoa. 2023ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen azken hautaketa sistema misto baten bitartez egingo da. Bertan, herri-bozketak ordezkaritza handiena izango du azken erabakian, %66koa. Gainerako %33a epaimahaiaren botoei dagokie.
Deskargatu hemen.