Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian 42 bertsolarik kantatuko dute

Txapelketa Nagusian izena eman duten bertsolarien zerrenda eman du Bertsozale Elkarteak. Maialen Lujanbio txapelduna eta beste bost finalista lehian izango dira. Igor Elortza eta Aitor Sarriegik iragarria zuten uztea. Txartela bazutenetatik, plazan gehien dabiltzan bertsolari gehienak ere txapelketan izango dira. Jon Maia, Etxahun Lekue eta Odei Barroso, besteak beste, ez dira joango. % 62,5 gizonezko bertsolariak dira; %37,5 emakumezkoak. Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bertsolarien zerrenda publiko egin berri du Bertsozale Elkarteak (zerrenda horri jokatzen ari den Arabako Txapelketako bi bertsolari gehituko zaizkio ekainean).  42 bertsolari izango dira denera. Maialen Lujanbio Zugasti egungo txapelduna bertan izango da eta baita BEC-eko beste azken bost finalista ere: Aitor Mendiluze Gonzalez (egungo txapeldunordea), Sustrai Colina Akordarrementeria, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia eta Unai Agirre Goia. Aurreko finalistetatik, Igor Elortza Aranoa eta Aitor Sarriegi Galparsoro ez dira aterako. Biek duela 4 urte iragarri zuten txapelketa utzi egingo zutela. Beraz, aurten gutxienez bi bertsolari berri izango dira Iruñeko finalean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaurtik aurrera merkataritzako 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dira

az. Mai 4 , 2022
Gaur jarriko dira martxan Bilbao bonoak, 16:00etatik eta ekainaren 30era arte, herritarrek MERKATARITZAKO 63.000 bonu baino gehiago eskuratu ahal izango dituzte www.bonobilbao.eus web-plataformaren bidez. Bilboko Udalak ekimen hau jarri du martxan milioi bat euroko aurrekontuarekin, eta bonu bakoitzaren balioa 30 eurokoa izango da; zenbateko horren erdia udalak ordainduko du eta […]

Honekin lotuak