Bilboko Aste Nagusian euskal dantzak ere badu bere tartea, eta aurten gainera, eszenatoki berriarekin: Gasaren Plazan izango dira arratsalderoko emanaldiak, 19:00etatik aurrera. Abuztuaren 23tik 30era, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango ditugu. Eta Aste Nagusiko euskal dantzen zikloari amaiera emateko, abuztuaren 30ean Beti Jai Alairen txanda izango da. Basurtuko taldeak ia sei hamarkadako ibilbidea dauka atzean, eta gaur egun ere belaunaldi berriei lekukoa pasatzen jarraitzen du. Gaur, hain zuzen ere, taldeko bi dantzari gazte ditugu gurekin, eta haiekin hitz egingo dugu dantzaz, Beti Jai Alairen inguruan, Basurtuz eta, batez ere, abuztuaren 30eko emanaldi berezi horretaz.
Deskargatu hemen.

