Kondenatu kantua irekitzen du Habi Taldearen EP berria. Lau kantuz osatutako disko txikia atera dute .HABI 2018an sortu zen, Jon Ander Artola eta Yeray Gascon taldekideen bideak gurutzatuta. Villabonan jaioak dira biak, eta musikarekiko pasioak elkartu zituen haien bideak. Hilaren hasieran kaleratu dute ‘Helmuga’. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar diskoetxeak biniloan argitaratua, eta dagoeneko kontzertuetan aurkezten ari direna. Musikari egin dioten omenaldia izan da lan hau.
Deskargatu hemen.