Zer dator? Joseba Barandiaran, euskaldunak eta finantzak

Ongi etorri Bilbo Hiriaren Zer dator? tarte prospektibo transbertsal honetara. Gonbidatuekin solasean, saiatuko gara hainbat arlotan datorkiguna igartzen-iragartzen. Etorkizuna gure esku dago? Auskalo, baina hobe izango da lagungarri batzuk izatea, adituen eskutik. Gaur finantzen munduari erreparatu diogu, eta horretarako Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973) izan dugu solaskide. Ekonomialaria, bertsolaria eta kirolaria dugu Joseba, -lari eta -zale ere, era berean.

Solasaldi atsegina izan dugu euskaldunok finantza munduarekiko dugun harremanaz, ekonomiaren globalizazioaz, deslokalizazioaz, bankuez, horniduren krisiaz, gasaren garestitzeaz, inflazioaz, inbertsioez… Pottojorran bertso eskolako kidea denez gero, bertsolaritzaren etorkizunaz eta ekonomiarekiko harremanaz ere mintzatu gara Barandirekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hutsetik hasi beharraren inguruan Liher taldearen berrian

al. Aza 22 , 2021
Gaurkoan Bilbo aldean Liher taldea “Eta hutsa zen helmuga” lana aurkezten dabil eta gurean bisita egin digute,  hamaika kantu berri bildu dituzte lan berrian. Hutsetik hasi beharraren inguruan hitz egin dute disko kantuetan, izan ere aurreko lana aurkeztu eta segidan etxeratu gintuzten, horren guztiaren ondorengoa da “Eta hutsa zen helburua”. […]

Honekin lotuak