ZINEA: “Intimidad” telesailaren inguruan solasean

Ekainaren 10ean estreinatu zen Netflix plataforman “Intimidad” telesaila izan dugu hizpide Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin. Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana izan da. Itziar Ituño  da telesaileko protagonista, Bilbon grabatu eta Bilbon gertatzen da. Emakumezko politikari batek maitalearekin dituen sexu harremanen bideo bat prentsara zabalduko da, eta hori da istorioaren abiapuntua. Istorio ia osoa Bilbon dago girotua; Sopelako (Bizkaia) hondartza ere ageri da. Bilboko udaletxean bertan daude grabatuak zenbait eszena. Malen Zubiri protagonista Bilboko alkateordea da, eta Itziar Ituño aktoreak jokatzen du rol hori.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: II. AIXITA sariketa aletu dugu gaurkoan.

az. Eka 15 , 2022
Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]

Honekin lotuak