Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz. Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu oholtzan plazan, baina oraindik alde handia dago gizonen presentziarekiko. Sortzaileen artean ere nabaritzen da hori. Nola bizi du hori emakumezko sortzaileak? Zailtasunak izan ditu? Espazio publikoan aritzea eta emakume izatea zer suposatzen dio? Hiru gonbidatue urteak daramatzate euren esparruetan sormen lanak plazaratzen, eta euren esperientziatik mintzatu dira.
Deskargatu hemen.