Larunbatean Bizkaia Hari Gorriak aldarrikapena eta ekitaldiz beteriko eguna prestatu du.

Martxoan sortu zen Bizkaia Hari Gorria herri dinamika, efemeride baten testuinguruan. Izan ere, aurten 85 urte beteko dira Bizkaiko frontea erori zela. Ekainaren 18an izan zen eta hori gogora ekarriko dute larunbatean Ekitaldi nagusia egingo dute, Bilbon. Areatzatik abiatuta, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta, ospakizunez gainera, aldarrikapen eguna ere izango da. Ekitaldi nagusiaren aurretik, indarrak hartzen joateko hainbat ekintza prestatu dira. Goizean, Karmelo Landa eta Xabier Monasteriok Gabriel Aresti izango dute ardatz itsasadarretik egingo duten bisita gidatuan. Ibilbide historiko bat egingo da Erriberako merkatuaren eskuinaldetik hasita 10:15ean. Ekimen nagusia arratsaldean izango da 17:30ean. Arriagatik abiatu eta bertan amaituko da aldarrikapen mobilizazioa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Glam abestiak, Gene Clarken kantuak, Willie Nelson, Grateful Dead zuzenean

og. Eka 16 , 2022
Ingalaterran zein AEBetan, 70eko hamarkadan, glam rock (glamour hitzetik eratorrita) izeneko esparru zabala izan genuen. Ezaugarri ezberdinak zituen eta rockarekin lotutako talde asko sartu ziren bertan. Laster punk rocka etorriko zen baina, bitartean, protopunk talde eta kantu ederrak sortu ziren. Aukera bat entzun dugu: This Town Ain’t Big Enough for […]

Honekin lotuak