Gipuzkoan sartu-irtena egin ondoren, Lapurdi eta Nafarroan barrena ibiliko da gaur Korrika. Eguerdia Elizondon sartzeko zela bat egin dugu Maitanerekin arrosa sareko gure lankidearekin. Igandea Ipar Euskal Herrian eman eta gero, goizaldean Gipuzkoa lehen aldiz zapaldu du 21. Korrikak. Bortziriak zeharkatuta, Lapurdira itzuli da ordu batzuetarako. Goizean Nafarroara bueltatu eta han emango du eguna. Asteburuko kronika ekarri digu Maitanek, bost egun igarota Korrikak bi hiriburu zeharkatu ditut Iruñea eta Baiona, elurra, eguzkia eta euria ere ikusi ditu. Atzerrian izan diren korrikaren laburpenak ekarri ditugu, Bartzelonan ehunka lagun parte hartu zuten 10 kilometroko Korricursan.
Deskargatu hemen.