MUSIBLA #170: Maraca Diablo, Ginger, Hurray For The Riff Raff, Confidence Man, Xatiro, MICE

Maraca Diablo taldeak disko berri eta txundigarria atera du. Ina Iriondoren unibertso musikala islatzen da hemen ere, nahiz eta oraingo honetan talde sendoa osatu duten. Euren Band Campen salgai dago diskoa. Ginger taldeak izen bereko grabazioa atera du urte honetako martxoan. Soinu garratzak eta desjosiak. Energia ziztada bat. Zarauztar hauen musika ernetuko zaitu. Hurray For The Riff Raff proiektua entzun dugu azken saio hauetan eta horrela jarraituko dugu gaur ere. Oso disko gomendagarria da Life On Earth, euren azkena. TILT izeneko grabazioa ekarri digute Confidence Man taldekoek. Disko-soul soinu hauetan garai askotako musika-oihartzunak bildu dituzte. Oso disko gomendagarria. Xatiro rap inguruan mugitzen den musikari bilbotarra da, soinu trinkoa eta bikain egindako konposizioak. Argitarako dituen azken bi manifestu entzungai gaur “Nire Basoan” eta “Zuen Ikara”. Miren Narbaizak disko berria iragarri du MICE proiektuarekin irailerako. Lautada izango du izena eta aurrerapen abestia entzungo dugu gaur. Pertsonalitatea eta sukalde ona. Bukatzeko Karol Conka, sustraiak eta ikuspegi berritua Urucum izeneko azken diskoan.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Loreak belaunetan", kulturaren zazpi ahots gazte dokumentala aurkeztuko dute Bilbon

az. Eka 22 , 2022
Sortzaileon artean aspalditiko  kezka bati erantzuna emateko sortu da Lanartea, Euskararen langile profesionalen elkartea. Lanartearen helburuak honakoak dira: euskararen langile profesionalak kulturaren subjektu izanik, ekonomiaren subjektutzat ere hartzea, euskararen langileen estatusa lortzea eta haien eskubideak bermatzea, kotizazio sistema arrazional bat bultzatzea, eta euskaraz sortutako kulturaren legea lortzea. Gaur “Loreak belaunetan”, […]

Honekin lotuak