Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan praktiken behaketa eta formakuntza ikastaroak jasoko dituzte. Horretaz aparte, irakasleek metodologia berriak ezagutuko dituzte eta helburu finala ikasitakoa Luis Briñas eskolara eramatea izango litzateke.
Gehiago jakiteko, Itxaso Gaviria eskolako proiektuaren koordinatzailearekin hitz egin dugu.
Deskargatu hemen.