Alde Zaharreko bizilagunak salatu dituzte bortxaketa baten berri emateagatik

Bilboko Alde Zaharreko auzokideek agerraldi jendetsua egin zuten atzo arratsaldea.  Duela hilabete batzuk, Alde Zaharreko emakume batek auzoko Ormaetxe taberna daraman gizona salatu zuen, bera drogatu eta bortxatzeagatik. Gertakari horien harira, bizilagunek informazio banaketako eta salaketarako kanpaina bat abiatu zuten, jendeari gertatutakoaren berri emateko helburuarekin. Auzokideek, baina, salatu zuten gaur egun ere tabernariak harro jarraitzen duela bere ostatuan lanean, jarrera erasokorrarekin eta egoeraren berri ematen dutenak salatzen. 20 salaketa jaso dituzte dagoeneko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Konpartsek eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren eraginak murrizteko kanpaina martxan jarri dute

ol. Abu 19 , 2022
Hiru urteren ostean, Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina egingo dute elkarrekin berriro ere. Euren helburu  Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Kanpainan zenbait aholku ematen dira, parrandan alkohola kontsumituko badugu kontuan izateko. Izan ere, kanpainaren asmoa argia da: informatu […]

Honekin lotuak