Bilboko Alde Zaharreko auzokideek agerraldi jendetsua egin zuten atzo arratsaldea.  Duela hilabete batzuk, Alde Zaharreko emakume batek auzoko Ormaetxe taberna daraman gizona salatu zuen, bera drogatu eta bortxatzeagatik. Gertakari horien harira, bizilagunek informazio banaketako eta salaketarako kanpaina bat abiatu zuten, jendeari gertatutakoaren berri emateko helburuarekin. Auzokideek, baina, salatu zuten gaur […]

Erriberako Merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak. Pasa den otsailaren 10etik eta martxoaren 24ra arte, Erriberako Merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da. Multinazionalaren hitzetan, “hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako” izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau […]