Osakidetzako langileak, sindikatuak eta herritarrak bildu ziren atzo iluntzean Deustuko osasun zentroko gaueko larrialdi zerbitzuen murrizketak salatzeko. Langileen eta erabiltzaileen haserrea piztu du Osasun Sailak hartutako erabakiak.
Osasun Sailak adierazi du zerbitzuaren erabilera urria delako itxiko dutela zentroa gauez. Sindikatuek, aldiz, salatu dute erabaki honen bidez Osasun Kontseilaritzak eta Osakidetzak murrizketa estrategian pausu bat gehiago emango dutela. Erabaki horrek Bilboko larrialdi guztiak Basurtuko ospitalera bideratzea ekarriko du, nahiz eta, ospitale honek ez duen inongo errefortzurik jaso.
Deskargatu hemen.