Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenaren aurrerapena egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera. Hiru erreportaje izan ditugu hizpide gaurkoan: Ipar Euskal Herriko bake prozesua eta azken urte hauetan egindako ibilbidearen inguruan egindako erreportajeaz aritu da lehenik. 90eko hamarkadan hasi eta 2000ko hamarkadan sendotu egin dira abertzale eta abertzale ez direnen arteko elkarlanak, lurralde antolaketatik hasirik, geroz eta politikoagoak diren esparruetara hedatuz. Hamaika aldaketak ahalbidetu du gaur egun begibistakoa den elkarlanerako gaitasuna. Bestetik EAEko Auzitegi Gorenak indargabetu egin duela Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskararen Normalizazio Planaz jardun dugu eta bukatzeko Eusko Jaurlaritzak Interneten euskara sustatzeko ematen dituen diru-laguntzen inguruan jardun dugu.
Deskargatu hemen.