Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, ahotsa, nahasketa eta masterizazioa. Euskal Herriaren eta Polinesiako Punauuiaren artean isolatuta grabatu zuen, argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak josi nahian. Hamaika kantu biltzen ditu, emozio kontrajarriak ardatz: dolua, bakardadea, maitasuna, poz hutsa edota ihes egiteko beharra. Abuztuaren amaieran kaleratu zen diskoa, eta irailaren 18an hasiko du aurkezpen bira Bilbon, kafe Antzokian. Euskal Herriko herriz herri 20 kontzertu baino gehiago emango ditu ondoren. Hemen duzue entzungai berarekin izandakon solasaldia.
Deskargatu hemen.