Ekologismoaren eztabaida zaharretara begira jarri gara gaurkoan, Ernest Garciak idatzitako Ecología E Igualdad. Hacia una relectura de la teoría sociológica en un planeta que se ha quedado pequeño liburuari erreparatu diogu. Umore garratzez idatzia, ekologista guztiak nahi eta nahi ez, azken finean malthusianistak gara” dio, planetak dituen mugak erreferentzia nagusia baitira ekologismoarentzat. Giza aurrerapenaren mugez ohartarazi zuen Nicolas de Condorcet dakar gogora garapen jasangarriaren konzeptuaren abiaburua ezarri zuelako bere Esquisse d´un tableau des progres de l´esprit humain liburuarekin. Jevons-en paradoxa aipa daiteke, ondoren, ekologismoaren hastapenetan. Ikatzaren auziari erreparatu zion, orduan, iraultza industrialaren garaian, gero eta ikatz gehiago erretzen ari zen gizarteak orduan baliabide finitoa eta gero eta urriagoaren kontsumoan oinarritzeak une batean hondamendia ekarriko zuela iragarri baitzuen William Stanley Jevons ekonomilari eta logikalariak. Thomas Malthus heldu zen ondoren, 1798an, bide logiko beretik, etengabe geometrikoki hazten ari den populazioak neurri berean hazi ezin duen planeta bat agortuko zuela iragarrita. Darwin bera izan zen Malthusen jarraitzailea, baita beste asko ere bai, ondoren. Askok gaitzetsi dute bere ezkortasunagatik, baina, azken finean, ekologismoak planteatu nahi ez zuen eztabaida bat zen populazioaren hazkundea, Marx prometeikoak soluzioa ekarriko zuelakoan agian. Egun, kolapsoa datorrela barneratuta, ekologismoak kolpea nola bigundu edo apalduko dugun aztertzera jo du, Malthusen planteamenduak isilpean barneratuta.
Deskargatu hemen.