Igandean jokatu zen final handia, bertatik bertara jarraitzeko plazera izan genuen Bilbo Hiria irratian. Erlantz Ibargurengoitia eta Ane Zabala aritu ziren bertsolarien lanak aletzen. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu dira Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. 13.300 ikuslek gogoz berotu dute aretoa goizean goizetik, eta bertsolarien lana […]
Bertsolari txapelketa Nagusia
Bertsolari Txapelketa Nagusia aztertu dugu, eta azkenaurreko finalaurrea izan dugu presente. Baionan izan ziren bertsolariak kantuan (bai saio ona!), eta Nerea Ibartzabal izan zen garaile; bigarren, bi puntu eta erdira, Sustrai Colina; hirugarren, Beñat Gaztelumendi. Okerrik ezean hiru horiek lekua izango dute Iruñeko final handian (zapatuan, Bilbon, bertsolariren batek -edo […]
Bertsolaritzaren lubakian dugu POTTO irratsaioa; gaurkoan Bertsolari Txapelketa nagusiaren finalerdien bigarren itzuliaren lehenengo kolpea ekarri dugu erdigunera, aukeraketa diktatorialean. Amurrioko saioaren kantuak eta prosak izango dira protagonistak + Uribe-Butroe eta Txorierri eskualdeko txapeldunaren agurra (Mikel Goiriena) + Miren_Roberto Etxebarria bikoaren kanta berria entzungai Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221123_potto_amurrio.mp3 Deskargatu hemen.
Bertsoaren lubakian, Bertsolari Txapelketa nagusiaren final laurdenak aletu ditugu, eta saioetako bertso preziatuenak hedatu (aukeraketa diktatorialean). Finalerdietarako sailkatu direnen ahotsak ezagutu eta puntuazio, prosa zein kantuan gozatu ederra hartu. Unai Iturriaga eta Joseba Santxo izan ditugu prosa bizian, bertso-jarduna eta Ganbara kontuetan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/potto/221019_potto.mp3 Deskargatu hemen.
Maialen Lunjanbiok irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin du BECetik. Egun osoan zehar Potto saioko lagunekin batera, finala zuzenean eskaini dugu. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izan dira mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. […]
Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia Maialen Lujanbio hernaniarrak. Bigarren Aitor Mendiluze izan da eta atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Bilbo Hiria irratiak zuzenean eskaini zuen saio osoa, goiz eta arratsaldez. Gaurkoan txapelketaren osteko balorazioak entzuteko aukera izan […]
Hastear da Bertso Txapelketa Nagusiko finala BEC-en. Gu hemen gaude zuzenean, eta hemen egongo gara egun osoan, zuzeneko seinalea Potto saioko lagunen komentarioekin igortzen. Erlantz Ibargurengoitia, Jon Renteria eta Eneko Abasolo Abarkas izango gara mikrofonoetan; sare sozialetan eta soinu editore, hurrenez hurren, Jabi Zabala eta Ane Zabala. Has dadila olinpiada […]
Bertsolari Txapelketa Nagusiak ez du etenik, eta POTTO saioak ere ez! Asteon, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Durangoko Landako gunean jokatu zen finalaurrekoen aurreneko atalaren azken saioa aztertu dute. Bertan Aitor Mendiluze izan zen garaile, ofiziotan ikaragarrizko lana eginda; Miren Amuriza izan zen bigarren sailkatua. Seikoteak taulagainean egindako lana aztertu […]
Igandean Irailaren 23an hasiko da bertsolari txapelketa nagusia , Baigorrin , eta abenduaren 17n jokatuko dute finala, Barakaldoko BEC erakustazokan. 43 bertsolari arituko dira kantuan txapelketako hamalau saioetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan,aurkeztu dute euskal herriko txapelketa nagusia Serio agertu dira Imanol Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa […]