1983ko abuztuaren 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusi bete-betean zegoela. 500 litro jaso ziren metro koadroko. Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz eta euriak ez zuen etenik izan aste osoan. Hala, bertan parrandan zeudenek bertatik bertara ikusi zuten ura Zazpikaleetako lehenengo pisuetara ailegatzen, eta aurrean topatzen zuen guztia eramaten: zuhaitzak, kotxeak eta inguruko herrietako baserrietako abereak, besteak beste. Karmelo Landa konpartsakidea zen orduan, eta ondo gogoratzen du egun hura eta hurrengoak. Bilboko konpartsek Elkarlan Uholdea deituriko ekimena jarri dute martxan eta hainbat ekimen antolatu dituzte ordukoa gogora ekartzeko. Izan ere elkarlana nagusi izan zen egun horietan. Karmelo Landa izan da gurekin, ordukoak gogora ekartzeaz gain, uholdeek Bilboren eraldaketan izan zuten eragina azpimarratu du. Larunbatean, Konpartsakide Egunaren harira, ordukoa kontatzeko ibilaldia antolatu dute, 12:30ean, San Anton zubitik abiatuta, Landa bera gidari izango duena.
Deskargatu hemen.