Gaur Bilbon ” Yarin” ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon, Bbk aretoan estreinatuko duten ikuskizun berria . “Yarin” Bilboko Kale Nagusiko aretoan estreinatuko da urtarrilaren 14 eta 15ean .Ikuskizun horretan, euskal dantza eta flamenkoa eszenatoki gainean elkartu eta uztartuko dira. Bi diziplinetako bi izen handik sortu eta egin dituzte koreografiak, eta beraiek izango dira interpreteak ere: Jon Maya Kukai Dantza konpainiako dantzaria eta zuzendaria eta Andrés Marín, flamenko-dantzaria eta aurreko irailean emandako azken Dantza Sari Nazionala. Gainera, Mayak berak prentsaurrekoan aurreratu duen moduan, agertokian Julen Achiaryren zuzeneko musika izango da, eta koreografietan Sharon Fridmanen laguntza izan dute. “Yarin” izenak bi sortzaileen abizenak batzen ditu, eta turkieraz ‘bihar’ esan nahi du. Jatorria Mayak eta Marínek duten elkarrenganako miresmenean dago. Hainbat aldiz kausazko topaketak izan ondoren, elkarlanean aritzeko apustua gauzatu zuten. Sorkuntza garaikidean jarduten ohituak daude, baina beto beraien kulturen erroetatik abiatuta, euskalduna eta andaluziarra. Kasu honetan, biek komunean dituzten elementuak elkarrekin bilatzea izan zen haien xedea. Hala, “Yarin” obrak “oso errotuta dauden eta oso bizirik jarraitzen duten” bi tradizioren arteko zubiak eraikitzen ditu, eta elkarren artean “solastu, ulertu eta konektatu” egiten dira.
Deskargatu hemen.