Terrazetarako baimen luzapenaren kontra agertu da Ekologistak Martxan elkartea

COVID-19aren aurkako murrizketen amaierak terrazak handitzeko ezohiko lizentzien inguruko eztabaida piztu du. Auzo elkarteek eta ekologistek pandemiaren aurreko egoerara itzuli behar dela defendatzen dute, baina ostalariek lizentziak mantentzeko eskatu dute. Ekologistak Martxan elkarteak argi dauka oinezkoentzako espazioa lehenetsi behar dela eta terrazak lehengora bueltatu. Txapu Martin Urretak azaldu digun bezala  Ekologistak Martxan-en ustez, aparkaleku-partzelak okupatuz galtzadaren gainean emandako baimenak ” interesgarriak dira, autoari lekua hartzen zaion heinean eta espaloietan hesi-efekturik sortzen ez duen neurrian “.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Guggenheimeko garbitzaileek 129 egun daramatzate greban

ar. Urr 19 , 2021
Guggenheimeko garbitzaileek greban jarraitzen dute eta borroka honen oihartzuna zabaltzeko bideoklip bat prestatu dute. Atzo bete ziren 24 urte titaniozko museo erraldoiak ateak ireki zituela, baina bere historian ere bada lotsa-gorritzeko moduko ekintza bat baino gehiago. Horietako bat da azken hilabeteetan bertako garbitzaileek duten lan gatazka, izan ere 129 egun […]

Honekin lotuak