ZIENTZIALARI: Flysch-ak

Oraingo honetan Zientzialari saioan kostalderaino joango gara flyschak ondo ezagutzera. Kostaldean begi bistan azaltzen zaizkigun haitz geruza horietan Lurraren historiaz inon aurki daitekeen egutegirik zehatzenetako bat aurkitzen da eta Estibaliz Apellanizek flyschek barruan gordetzen dituzten sekretuak azalera ateratzen lagunduko digu (argazkia: Roberto Latxaga).

Deskargatu hemen.

Estibaliz Apellaniz Ingunza geologian doktorea da eta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia Saileko zuzendaria ere bada. Ikerkuntzan ibilbide luzea egin du Estibalizek gure lurrean gordetzen diren sekretuak arakatzen eta emaitzak gizartearen esku jartzen liburu, artikulu eta hitzaldi ugariren bidez. Besteak beste, gure kostaldeko irudirik ezagunenetakoa, flyscha, sakon aztertu du. Arroka sedimentarioak ditu begi bistan Estibalizek eta hauek Lurraren historia geologikoaren berri ematen diote, entziklopedia erraldoi bateko orrialdeen antzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Indarkeria matxistaren aurrean hitzetik ekintzetara pasatzeko garai da

og. Urt 19 , 2017
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen mundu martxak hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela adieraz dute. Urteak 19 egun bete dituen honetan, 2 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta 2 urteko neska donostiarra larriki zauritu du aitak Valentzian. Gutxienez zortzi eraso salatu dira. Urte berria izan arren indarkeria matxistak gogor kolpatzen jarraitzen duela […]

Honekin lotuak