Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari aurre egiterako orduan, bistan da, instrumentuaren ezaugarriei erreparatu beharko diegu. Ez da berdina perkusioan aritzea, edo sokazko instrumentuekin, edo haizezkoekin. Instrumentu mota bakoitzaren barruan, gainera, postura zeharo desberdinak eskatzen duten tresnak aurkituko ditugu: zeharkako txirula jotzen duenaren postura eta tronboi jotzailearena, esate baterako, guztiz ezberdinak dira, nahiz eta familia bereko instrumentuak izan.
Deskargatu hemen.