Bilboko Udal Txistulari Banda Euskalduna Jauregiko agertokira igoko da berriro datorren astelehenean, otsailaren 6an, “Txistu mundua eta Martina” ikuskizunarekin. Ohi bezala, hitzordua OD aretoan izango da, 19:00etan. Oraingoan Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak eskainiko ditu Eriz Pérez Egiluzekin gitarran eta Gorka Eskauriazarekin baxuan. Izaera nostalgikoko abestiak alaiagoak eta dibertigarriagoak diren beste batzuekin nahastuko dituzte. Eszenatikoa gainera, Bilboko artistarik dibertigarrienetako batekin partekatuko dute, Maite Guevara aktore fisiko eta pailasoarekin hain zuzen ere. Maite Guevarak bere ohiko pertsonaia, “Martina Nuatina”, interpretatuko du clown eta zuzeneko musikako pieza dibertigarri eta barrez lehertzeko moduko honetan.
Deskargatu hemen.