Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa

Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal izateko baldintzak sortu behar direla.

Kanpainaren protagonistak hainbat emakume dira, Berdintasun ezari buruzko zenbait datu gogorarazten dizkigutenak eta horiek eragiten dituzten arrazoietako batzuk erakusten dituztenak, hala nola: Emakumeak gerentzia-postuen %6a baino ez izatea ez da prestakuntza edo lidergo faltagatik, erakundeetan pribilegio eta rol maskulinoak betikotzen direlako baizik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #351: [Twitterren hondoratzea ikusten ari gara?]

al. Ots 27 , 2023
Programa honetan, Twitterreko azken aldaketei buruz hitz egingo dugu, saioaren hasierako segurtasunari eragiten baitiote. Sare sozialaren hondoratze progresiboa ikusita, Borjak azkenean Mastodonen kontu bat egitea erabaki du, eta programan zehar egin du. Beste gai batzuetan, Gobernua kanon digitalaren tarifen zirriborro berri bat prestatzen ari da, eta, kasu batzuetan, tarifa hauek […]

Honekin lotuak