Bilboko auzo elkarteek, pentsionistekin  eta mugimendu feministarekin batera, protesta deitu dute ostegunean, martxoak 9, 19:00etan auzoetako Osasun Zentroen aurrean, Osakidetzan gertatzen ari diren murrizketak salatzeko asmoz. Euren hitzetan, osasungintza publikoa da osasunerako eskubidea baldintza berdinetan bermatzen duen bakarra, eta hori lortzeko gakoetako bat kalitatezko lehen mailako arreta dela, osasuna ardatz […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, hurengo osoko bilkuran eztabaidatzeko proposamena aurkeztu du, momentu honetan garatzen ari den hiriko Hiri antolaketa plan orokorra proiektua birplanteatzea eskatuz. Alaitz Argandoña Auzo elkarteen federazioko kidea izan da gurean. COVID 19ak ekarri digun egoerak, hiri eredu berri baten inguruko hausnarketa egiteko aukera eskaintzen digu, espazio publikoaren […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak larunbaterako manifestazioa deitu du, , “Beste Bilbo bat posible da, Bilbo ez da isilduko” lemapean. 200 elkartek eta herri mugimenduk bat egin dute mobilizazioarekin. Eguerdiko 12etan eliptika plazatik abiatuko da martxa eta udaletxean amaituko da, bertan denon artean adostutako manifestua irakurriko dute. Pozik agertu dira Bilboko […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak gune degradatuen txostena aurkeztu digu. Ertzetako auzoetan etxebizitzen egoera, irismena eta ekipamenduak aztertu dituzte. Gure degradatuen txostena Bilboko hirigintza planak kontutan hartzea nahi dute. Horretarako auzoz auzo dauden gabeziak aztertu eta proposamenak bildu dituzte txostenean. Gaurko saioan karmelo eta Aitziberrek txostenaren berri eman digute. Gure degradatuen […]