Zer eingou asteburuen? 7Katu gaztetxearen urteurrena eta Nacho Vegas Muxikabarrin besteak beste

Asteburuko atarian datozen egunetan gure inguruan izango ditugun ekitaldien errepasoa egin dugu. Bilboko Zazpi Kaleetan abiatu dugu errepasoa, 7 katu gaztetxean, 15 urte bete ditu eta astebururako hainbat ekintza antolatu ditu. Adin guztietako jendeari irekitako espazioa denez gero, haurren jolasak eta txokolatada antolatu dute gaztetxeko kideek ostiralerako, 17:00etatik aurrera. 19:00etan, berriz, Gaztetxearen aurrealdeko plazatxoan urteurreneko ekitaldi berezia egingo dute, eta ondoren kontzertuen txanda izango da: Iheskide, Memphis eta DJ Ruizza- Larunbatean egun osoko ekitaldiak antolatu dituzte eta Igandean amaituko dute ohikoa den bertso saioarekin. Miren Amuriza, Jone Uria eta Josune Aramendi bertsolarien errimez lagunduta. 18:00etan izango da hori, eta ondoren, 20:00etan, mikro irekia egongo da. Musikaren atalean Bilborock aretora salto egingo dugu gaur ostirala doako kontzertua dugu, bilboko bi talde arituko dira  Bilbao Fresh musika jardunaldian baitan,  Head Holes + Golden Boys. Larunbatean Nacho Vegas kantariak Getxoko Muxikabarrin disko berria aurkeztuko du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Open espazioak bigarren eskuko arropa eta osagarrien hileko merkatua estreinatu du

ol. Urt 28 , 2022
Artiach fabrika zaharreko lehen solairuan piezen katalogo zabala egingo da, ekonomia zirkularrean oinarritutako proposamen alternatibo eta jasangarriekin. Beratratutakoak 70., 80. eta 90. hamarkadetako larruzko artisau-artikuluak eta kapelak aurkituko ditu, baita Burberrys edo Yves Saint Laurenten kirol-jantziak eta pieza bakarrak ere. Nerea Diaz Open espazioko zuzendariak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220128_vintage_bilbao.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak