Zer dator? Niko Cuenca, ekonomiaz honago

Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, enpresabidea.eus hedabidearen nondik norakoez galdetzeko eta, bide batez, ekonomia eta finantza munduan prospektiba pixkat egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gure Eskuk Frantziako Tourrerako herri-ekimena antolatu du

al. Mar 27 , 2023
Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko». Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, Zornotza eta Baiona daude bere ibilbidean. Azaldu dutenez, Euskal Herri osora zabalduko den ekimen bat aurreikusi dute. Bilbotik Baionaraino ikurrin […]

Honekin lotuak