“Erriberak bizi nahi du” ekimenak ateak irekiko ditu larunbatean

Gaurkoan Deustuko Erriberara joan gara Erriberak bizi nahi du auzotarren proiektua ezagutu dugu Joserekin batera. Cadenas Vicinay enpresaren eraikina auzotarrak auzoarentzat berreskuratzen hasi dira. Erriberako auzotarrek lokal falta salatu izan dute behin baino gehiagotan, auzoak bizi duen eraldaketan pabilioi abandonatuen eremuan bizi direla salatu dute behin baino gehiago. Cadenas Vicinayk 2015ean utzi zion Deustuko Erriberan kateak ekoizteari. Enpresako bulegoak zeuden eraikina hustu eta abandonua sufritu aurretik auzotarrak eraikinean sartu eta auzotarrentzat Auzogunea sortu dute. Urteak daramatza Erriberako auzo elkarteak Bilboko Udalari lokal bat eskatzen auzoko jardueretarako. Eskaerei orain arte entzungor egin die Udalak. Larunbatean “Erriberak bizi nahi du” ekimenak ateak irekiko ditu, egun osoko jardunaldiak antolatu dituzte.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hauskortasunaren indarra dakar Doctor Deseoren lan berriak

og. Api 12 , 2018
Bilboko Doctor Deseo taldeak gaur aurkeztu du La fuerza de la fragilidad lan berria. Zortzi abesti berri, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako abesti ezagunak ere entzun ahal izango dira diskoan. Liburua ere plazaratu dute, taldearen abestiren letrak bilduta, eta DVDan bideoklipak. Josi batu zaigu estudiora eta azken lan honen nondik norakoak ekarri […]

Honekin lotuak