Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko». Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, Zornotza eta Baiona daude bere ibilbidean. Azaldu dutenez, Euskal Herri osora zabalduko den ekimen bat aurreikusi dute. Bilbotik Baionaraino ikurrin uholdea ikusarazi nahi dute, eta hainbat leku esanguratsutan airetik hartzeko moduko irudiak sortu.
Deskargatu hemen.