MUSIBLA #198: Feline, Lael Neale, Zinez, Black Midi, Ghau, Eraul

Feline taldeak aurreko urtean atera zuten estreinako diskoa, Feline goiburukoa. Aurtengo bilduma berriari Jan Zu izena jarri diote eta bertan rocka eta post-punk soinuak dira nagusi. Indartsu ailegatzen dira, enbata baten moduan. Gernika inguruko talde honek 70 hamarkadako soinu berrituak dakarzkigute, gitarraeta pertsonalitate handia duten teklatuen laguntzaz. Aurreko saioan Lael Neale musikariaren azken diskoa aurkeztu genizuen, gaurkoan bere Star Eaters Delight diskotik beste bi pieza eder. Zinez 2021. urtean Iruñerrian sortutako taldea da. Rock musika dute ardatzean, baina beste eragin batzuk ere sumatzen dira euren abestietan.. 2022. urtean diskoa atera zuten baina 2023 urte honetan atera duten Izan Ala Ez Izan disko motza da saio hauetan entzuten ari garena. Black Midi talde britaniarrak ere disko berriarekin heldu zaigu. Musibla honetan oso gustuko dugu talde hau, duten originaltasunagatik eta erabiltzen dituzten erritmo ero bezain ederrengatik. Hellfire da euren azken diskoa. Ghau proiektuarekin jarraituko dugu. Gartxot Unsainek sortutako proiektua da. Artearen disziplinak nahastu eta duen garrantzia azpimarratzea da helburuetako bat. Zentsura gutxi bere lanean. Hau da Gartxot bat, sortzaile poliedriko baten emaitza. Arin Nira diskoa da bere azken lan luzea. Bukatzeko Eraul proiektua. Asier Beramendik proiektu honekin aurki atera behar duen grabazioaren lehen adibidea helarazi digu. Haatik Behera du izena abestiak eta intentsua da tentsio eder batek, ahots hurbil batek ezin bestean erakarriko zaituzte.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskararen etorkizunaz gogoeta egin eta gazteak entzuteko jardunaldiak Bilbon

ar. Mai 23 , 2023
“Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen” jadunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Saioburuordetzak lankidetzan. Ekainaren 1 eta 2an izango dira Bilboko BBK Kuna gunean. Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute helburu. Eta horretarako, adituen eta gazteen ahotsak tartekatuko […]

Honekin lotuak