Anginak eta begetazioak nola zaindu Oier Gorosabelen eskutik

Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeutarekin anginak eta begetazioak izan ditugu mintzagai, hauek betetzen dituzten funtzioen inguruan mintzatu gara. Lehenengo begiratuan zerikusirik ez dutela iruditu arren, bi osasun arazo hauen arteko lotura erabatekoa dela azaldu digu. Lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean mina sumatzea izaten dira haren ezaugarriak, eta batzuetan arazo handiak ekartzen ditu bai sintomen larritasuna, bai infekzioen maiztasuna dela-eta: pertsona batzuek urtero bost-hamar bider hartu behar izaten dute baja horren kontura.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BBK Open Science jaialdian zientzia denon esku

ar. Urt 8 , 2019
Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an Bilborocken BBK Open Science jaialdia ospatuko da. Jaialdiak zientzia erreala herritarrei ekartzea eta Zuk zeuk egin biologia nazioarteko mugimendua Bizkaira ekartzea du helburu. Bertaratutakoak biologiaren esparru desberdinetan esperimentatu eta ikasteko aukera izango dute, sakonki Do yourself Biology nazioarteko mugimendua eta zientzia hiritarra ezagutzeko asmoz. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190108_OpenZientzia.mp3 […]

Honekin lotuak