Bizi poza jaia Ekainaren 18an Villabonan izango da festa nagusia, eta bezperan, Oinkari dantza taldeak bi emanaldi berezi egingo ditu.Euskal Herriko 36 elkartek osatutako sarea da Bizipoza elkartea. Elkarte horiek haur eta familiek osatutakoak dira, eta eskubide desberdinen aldeko borrokan dihardutela. Oinarrian, elkartasuna, bizipoza, euskara, kultura, hezkuntza, alaitasuna, auzolana eta herrigintza sustatzen duen egitasmoa izango da. Askotariko ekintzak egingo dira, lehenengoan, kalejira, ikuskizunak, elkarteen postuak… Bigarrenean, bazkaria, pintxoak eta txokolate-jatea.
Deskargatu hemen.