HAUXE GURE LURRA: Energia komunitate guztiak ez dira berdinak

Big oil industriaren goien puntura iritsita, erregai fosilen erdia baino gehiago kontsumitu dugu jada, eta gure gizarteak funtzionatzeko funtsezkoa du, gaur-gaurkoz, erregai fosila. Europaren nagusitasun teknologikoa Errusiako gas merkearen hornikuntza etengabean oinarritu da. Inperialismoak eta geopolitika osoa, gaur egun, erregai horien kontrolean oinarritzen da. Hornikuntza horren gainbeherarekin, garestitzea eta eskasia datoz, egiturazko krisi ekonomikoak eta, irtenbide moduan, eusgarria den desazkunde eta energia baliabideen berriztagarrien bestelako kontzeptualizazioa. Komunitate energetikoak egoera kritiko horri erantzuteko antolaketa modua berriak dira, elektrizitateaz gaindi. Iñakik galdetzen du: zer da, baina, energia komunitate bat? Bi motatakoak ezberdintzen ditu: bata energia berriztagarriekin lotzen direnak, akziodunek erosi eta etekina sortzeko sortuak eta bestea herritarren komunitateenak, auzoetan sortzen diren tokian tokiko antolamenduak, agian ez dira energia berriztagarriak sortzen ari.

Energiaren iturriak, komunitatearen kokapenak eta helburuak ezberdinak izan daitezke. Goienerrek teilatuetan edo erreketan bilatzen ditu iturriak, aparteko eragin txarrik sortu gabe. Ekiola proiektuak (Eusko Jaurlaritza, zenbait udal eta Mondragon korporazioak) kontsumorako kooperatiba bat sortu nahi du. Azkenik, Repsolek San Mamesen ezarri ditu panelak, energia soberakinak sarean saltzeko, baina horri ere komunitate energetikoa esaten zaio. Denak ez dira berdinak eta ez dituzte oinarri eta helburu berak. Ezberdinak dira jabegoa, etekinak-enplegua eta barne eraketaren demokrazia maila.

Deskargatu hemen.

Hemen duzue Goienerrek antolatutako webinar baten bideoa, Nola heldu energiari ikuspegi sozialetik? goiburukoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Krisi energetikoa eta inflazioa

az. Urr 19 , 2022
Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da. Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren […]

Honekin lotuak