Maulen hasiko dute Euskarabenturaren laugarren espedizioa larunbatean

Uztailaren 1ean hasiko du Euskarabenturak laugarren espedizioa. Maulen hasi eta Getxon amaituko da eta guztia 407 km egingo dituzte oinez. Euskaraz bizitzeko ahalbidetzen duen sare bat da eta halaxe bizi dira hilabetez 125 gazte eta 30 lagunek osatutako langile-taldea.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik igaroko dira eta, aurten, 32 herritan izango dira. Ander Egiluz Euskarabenturako komunikazio arduraduna izan dugu gurean eta espedizioari buruzko xehetasun gehiago eman dizkigu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Liburutegia hizpide Argia astekarian

og. Eka 29 , 2023
Argia astekaria izan dugu hizpide Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Gonzalo Oyarzún liburuzain txiletarrari  elkarrizketa azalera eraman dute. Euskarara itzuli dute bere liburua berriki, liburuak liburutegietatik harago, ezezagun zaigun liburutegi eredua. Espazio sozialak, topaguneak… “Jakintza ez  dago liburuetan bakarrik”. Aitor Manterola kirol kazetari zumaiarra eginiko elkarrizketa eta Elena Martinez de Madina ikerlariari […]

Honekin lotuak