SOLASALDIA: Ibaizabal telebista

Pasa den udaberriaren hasieran izan genuen horren berri: Bilbon Lurreko Telebista Digitala izango genuela alegia, eta euskaraz jakina. Bilbon ere beharrezkoa den euskara trinkotzeko beste ahalegin bat indarrean jarri zuten berehala, kontuan hartuta gehien jota 2012rako itzalaldi analogikoa izango dela. Lurreko Telebista Digitalaren bitartez seinale hobea eta kanal gehiago izango dira Hibai Castro eta Jabi Lauzurika Ibaizabal Telebistaren partaideek kontatu digutenez. Martxoan hasitako ibilbidea ez da moztu ete egun, zailtasun guztien gainetik, internet bitartez ari dira zenbait atal emititzen, ibaizabaltb.com helbidean: Hibaik eta Jabik aipatu dutenez transmisore lana ari dira egiten, auzo, konpartsa eta hainbat mugimenduk sortutako berri eta hausnarketa plazaratuz.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nora aldizkaria

az. Abe 10 , 2008
Abenduari dagokion 11.zenbakia izan du aztergai Hektor Ortega Nora aldizkariaren erredakzio-buruak. Gai nagusia Euskal Herriko Komentuena da eta bi ikuspuntutatik aztertuta: arte eta gastronomiatik hain zuzen. Horrezaz gain, Hondarriabia ezagutzeko 7 arrazoi eman ondoren, Tuterako judutar auzoa, Durangoko azoka, Bitakora kahierra eta 3 txango errezak egiteko informazioa eman du Hektorrek. […]

Honekin lotuak