MUSIBLA #138: Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla, Faye Webster, Ni, Konpost, Mihise

Gorka Gaztanbide bere estreinako diskoarekin agertu zaigu Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izenpean. Ibilbide luzeko musikari hau erdi ezkutuan egon da beti besteen lana ontzen eta dotoretzen. Oraingoan ordea, urteetan ondutako konposizioekin datorkigu izen bereko diskoarekin. Honen ostean Faye Webster. Amerikako folk abeslari honen hirugarren disko luzea 2019an atera zen eta berriz esnaraztea erabaki dugu. Atlanta Millionaires Club izeneko grabazioa biribila iruditzen zaigu. Aurrera. Izugarrizko disko ederra ondu dute Postal Kolekzionistak taldeko kideek. Bagoi Hutsak izeneko grabazioan abesti guztiak dira beharrezko. Oso disko dotorea. Xabier Agirreren NI proiektuaren ordua da. Disko luzea aurkezten ari da Hemen Ez Dago Zorionik izeneko eta abestiz abesti ari zaigu agertzen. Gaur beste berri bat dakarkizuegu. Tentsio emozionala. Konpost taldearen lehenengo diskoa atzeratu egin zen pandemiaren erruz, baina dagoeneko kalean dago. Izen bera daraman diskoa taldearen lehenengo grabazio luzea da. Beste talde puxka bat zakura. Eta bukatzeko Mihise taldea, rock esperimentalaren bidea dotoreziaz jorratzen hasi dira Kronik@ izen anbibalentea duen lehen grabazio ederrarekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"BBK Open Science" jaialdia ospatuko da Bilbon ekainaren 7tik 13a

ar. Eka 8 , 2021
Zientziaz beteriko jaialdia ospatuko da ekainaren 7tik 13ra  Bilbon. Biologia zientifikoa, biodibertsitatea, genetika, neurozientzia… Herritarrentzako zientzia erdigunean jartzeko diziplina anitzez osaturiko egitaraua eskaintzen du jaialdiak, eta ekintzak, nola ez, denentzat bideratuta egongo dira; besteak beste, tailerrak, showak, edota festibalak. Jaialdiaren helburua zientzia esparru formal eta akademikotik at, bizitzako beste hainbat […]

Honekin lotuak