Betagarriren azken bi kontzertuak gaur eta bihar Kafe Antzokian

1993. urtean sortu zuten Betagarri taldea, ska-rocka izan zuten ardatz, guztira bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldeak eta 2023an hogeita hamar urte bete ditu. Hori ospatzeko taldekideak bildu eta eszenatokira igo dira guztira 5 kontzertu egiteko: bi Gasteizeko Jimmy Jazzen, Iruñeko Totem aretoan beste bat eta Bilboko Kafe Antzokian bi. Azken bi horiek gaur eta bihar izango dira 22:00etatik aurrera. Gurean izan da Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslaria eta egindako eta egingo dituzten kontzertuez aritu gara.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Kalean hotz denean

lr. Urt 13 , 2024
Zelako planak egiten dituzue zuek kalean hotz denean? Etxean bero bero gelditu eskulanak eta errezetak egiten, edo berokia jantzi eta elur bolak elkarri botatzera joan? Ilargi eta amama horretaz aritu dira gaur solasean, zer egingo ote dute azkenean? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240113_gaurezdagoeskolarik_kalean_hotz_denean.mp3 Deskargatu hemen.    

Honekin lotuak