Amazigh urte berri festan izan ginen larunbatean, 2974 urteari ongi etorria ematen

Amazigh urte berria ospatu zuten larunbatean Bilbon, 2974ari ongietorria emateko. Casilla kiroldegian festa antolatu zuen Agharas elkarteak, eta Bilbo Hiria irratiak bertatik egin zuen zuzeneko saioa, ordubetez. Bizkaian, 2016ko ikerketa baten arabera, 5.000 amazigh baino gehiago bizi da, eta bederatzigarren aldia da Agharasek urteberri festa antolatzen duela, baina, urtetik urtera gero eta jende gehiago batzen duenez, aurten lehen aldiz egin dute Bilbon, -iaz Portugaleteko merkatuan egin zuten-. Elkartea 2013ko apirilean eratu zuten gurera etorritako  gazte amazigh batzuek, hainbat arlotan migratutako amazighen gizarteratzea eta euskal eta amazigh herrien elkar ezagutza bultzatzeko helburuekin. Guk gure ekarpen xumea egin nahi izan dugu elkar ezagutzeko bide horretan eta gure saioaren bidez saiatu gara kolonizatzaileek bereber moduan ezagutu duen herri handi eta zahar bezain ezezagun hau.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Urtz taldea lozorrotik esnatzen disko berrian

al. Urt 15 , 2024
Urtz taldea bueltan da. Esnatzean izeneko lan berria kaleratu dute, bederatzigarrena, aurrekoak baino elektronikoagoa, Urtarrilak 27an Bilboko Bilborock aretoan egongo dira zuzenean. Xabi Camarero izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240115_urtz.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak