Urtarrilaren 26an, ostiralean, Bilboko Udalak pertsona zaurgarri bat etxegabetuko du Txurdinagan Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez. Gertaeraren xehetasun gehiago argitzeko telefonoaren beste aldean izan dugu Izaro Astui Etxebizitza Sindikatuko kidea. Izaroren hitzetan, Udal Etxebizitza batean bizi da orain arte maizterra eta bertatik etxegabetuko dute ostiralean. Hori salatzeko eta maizterrari elkartasuna adierazteko urtarrilaren 26an Julian Gallar kaleko 4. zenbakian elkarretaratzea egingo dute.
Deskargatu hemen.