MUSIBLA #213: Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, Beth Orton, Audience, Dylan LeBlanc, Damien Jurado

Gaurko saioan Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, bata eskusoinuan eta bestea txistuarekin, biak ala biak euren instrumentuan birtuosoak. Esku artean aspaldi ontzen hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abesti agertzen dira ‘Sustraien matxinada’ izeneko disko berezi bezain txundigarria. Garikoitzek aurkeztu digu lan berria. Jarraian, aurreko saioan azken gonbidatu gisa ekarri genuen Beth Orton ekarriko dugu gaurkoan ere. Gurean aspaldi agertu gabe genuen artista hau, eta bere Weather Alive izeneko grabaziotik bi abesti ekarriko ditugu. Instrumentazio bitxia, Orton-en ahots sakona… disko eder bat, finean. Audience talde gernikarrak grabazio interesgarri batekin etorri zaizkigu. Bob Dylanen zenbait abestiren bertsioekin grabatutako diskoaz ari gara: B.D. berrikusia. Xabi Payak 2021ean kaleratutako Bob Dylan. 100 kantu liburutik hitzak bildu eta musika maisuki doituz osatu dute disko eder hau. Audiencek utzi digun gustu amerikar hori zukutu nahian, Dylan LeBlanc musikari amerikarraren Coyote diskoa entzuteko aukera ezin hobea iruditu zaigu. Soinu klasikoak, oso ondo eginak. Eta bukatzeko, zer diren gauzak, Damien Juradoren Rehearsals for Departure diskoarekin oroitu gara, memoriak klik egiten du espero ez duzunean, 2003an kaleratu zuen diskoa. Musikari berezia da, bere azken bi diskoak oraintsu grabatu ditu, hilabeteko tartearekin kaleratu ditu, monoan grabatuta, eta zuzeneko emanaldia ematen duen tesitura batean. Horiek ere entzuteko aukera izango dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Megairuzurrak berriztagarriekin

og. Urt 25 , 2024
Mega kontzeptuari bueltaka ibilli gara gaur, gauza erraldoien munduan bizi garenez, megalopolis, megameatzarittza, megahiriak, megawatt-ak… Erromak ere kolapsoa bizi izan zuen Megazentral elektrikoen kontua. Espainiako kongresuan 2022an Kongresuak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ikerketa derrigorez egin beharra kendu die 50 megawatt baino gehiagoko berriztagarrien proiektuei. Eragin-ikerketa horien ordez “ingurumen-eragina” izeneko prozedura […]

Honekin lotuak