Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta egun horietako programazioa zein izango den azaldu dute.
Idoia Hernandez musikaria Hatxe bezala ezagutzen dugu, hirugarren lana argitaratu du Mukuru kolektiboaren baitan . Panpin hautsiaren dantza 2 . Pianoa lagun bestelako proposamena dakarkigu. Idoia gurean izan da , datorren astean aurkeztuko ditu eta kantu berriak Bira Kultur gunean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_idoia_hatxe.mp3 Deskargatu hemen.