Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Aratusteak
Uribarri konpartsa ere izan zen gurean, Janire gerturatu zitzaigun eta berak eman zizkigun mozorroaren xehetasun gehiago. HEVA Aceros Echevarriako langilez mozorrotu dira aurten, auzoan berebiziko garrantzia izan duen enpresako langileen omenez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_janire_uribai_konpartsa.mp3 Deskargatu hemen.
Pinpilinpauxa konpartsako Andoni egon zen gurean, eta arratsaldeko koreografiaz ezer ez kontatu arren, 2025. urtea urte siderala izango dela aurreratu zigun. Mozorroaren nondik norakoak, aurtengo pegatinak eta Aste Nagusirako euren gaiaz aritu ginen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_andoni_pinpi.mp3 Deskargatu hemen.
Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren Josu Camara eta Oihana Bartra, ere gurean izan ziren. Egun horietan egindakoaz, bizitakoaz eta oraindik egiteko zituzten kontuez aritu ginen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_oihsns_josu_farolin_zaranbolas.mp3 Deskargatu hemen.
Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]
Aratuste giroa bertatik bertara jaso dugu. Eguraldi paregabea eta giro aparta egon da egun osoan Bilboko erdigunean.Dantzak, musika, desfileak, fanfarreak, erraldoiak, ikuskizunak, janaria, edaria, eta, nola ez, mozorroak izan dira protagonistak inauterietako larunbat handian. Lehenengo gonbidatuak Farolin eta Zaranbolas izan dira. Inauterietako protagonistak. Urtero legez, aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak epaitu zituzten […]
Aratuste Larunbatean saio berezia egin genuen Bilboko kale nagusitik, giro eguzkitsua eta jendetza batu zen Bilboko erdigunean. Sukalde erraldoia, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira-lehiaketa, eta beste hamaika ekintzek kolorez beteko zuten egun osoz Bilboko Erdigunea. Zuzeneko saioan hainbat gonbidatu izan genituen bertatik bertara. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu […]
