MUSIBLA #216: KONPOST, Audience, Tenpora, Xabier Zeberio, Esanezin, Dylan Leblanc

Gasteizko KONPOST taldeak GAP izeneko diskoa kaleratu berri dut, euren bigarren diskoa, gure galderak bidali dizkiegu eta haien azalpenak dituzue saio honetan. Disko ederra egin dute. Hurrengo gonbidatuak Audience taldeko kideak izango dira. Bob Dylan Berrikusia izeneko diskoarekin datoz, Xabier Payaren Bob Dylanen 100 kanturen itzulpen liburuan oinarrituta Minessotakoaren 9 abesti paratu dituzte euskaraz euren begiz iragazita. Emaitza biribila. Tenpora taldearekin jarraituko dugu. Bi single kaleratu dituzte azken hilabete hauetan eta datorren disko berriaren aurrerapen gisa ulertu behar dira. Ama izena izango du diskoak eta urtarrilaren amaiera aldean kaleratuko dute. Gu irrikaz. Xabier Zeberiok disko eder askoa kaleratu du. Pause izeneko grabazioak kateatuta gauzka, mila leiho eta zirrikitu ugari entzulea galtzeko irudimenaren bideetan. Zuek ere disfrutatzeko disko horretako bi pieza. Ianire Aranzabe musikariak bakarka eman zituen lehen pausuak, orain banda baten laguntzarekin agertzen zaigu, Esanezin izenpean eta Erretratu bat izeneko diskoa kaleratu berri dute. Barnerakoia eta lasaia eta Aranzaberen ahotz iradokigarria. Eta gaurkoa bukatzeko Dylan Leblanc ekarri dugu beste behin ere bere Coyote disko dotorearekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #371: [Europako norbaitek onartu du Orange eta MasMovil bat egitea]

al. Ots 26 , 2024
Europako eduki ugari izango ditugu aste honetako programan, hainbeste ez dugula jakingo zer organismok egin duen zer. Alde batetik, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du mezularitzako aplikazioetan atzeko ateak pribatutasunaren aurka doazela. Bestetik, Europako Batzordeak argi berdea eman dio Orange eta MasMovilen arteko bat-egiteari. Gainera, Applek Batzordearen aldetik jasoko duen […]
371

Honekin lotuak