STENDHALEN OIHARTZUNAK: Ametsen oihartzunak

Edertasuna sortzen eta horien oihartzunak hedatzeko asmoz, Garazi Navas akordeoilariak Stendhalen oihartzunak saioa aurkezten digu. Musika klasikoaz jardungo du, baina, zer da musika klasikoa? Hitz hori erabiltzen dugu egunerokotasunean oso sartuta dagoelako baina guztiz desegokia da, izan ere, musika klasikoa klasizismo garaian eman zena bakarrik izango litzateke berez, zuzen berba egingo bagenu, eta klasizismoa gutxi gorabehera 1750etik 1820era hedatu zen. Beraz, ez goaz ondo. Musika akademikoa esan genezake, ingelesez art music, musika artistikoa? Zer da akademikoa izatea eta zer da artistikoa? Hitz desegokiak eta oso itxiak, musika asko kanpoan uzten dutenak. Eta hemendik aurrera kontzeptuen bila jarraitzeko proposamena egiten digu Garazik.

Gaurkoan, eta mundu gris honetan irudimena erabiliz murgiltzeko gogotsu, hasteko, ametsak aukeratu ditu, ametsak eta musika, aitzakia honekin “klasiko” deitzen dugun  gure musika zehazgabe hau aukeraz beteta dagoela ikusi dezagun, magiaz beteta, magia ezezaguna orokorrean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Padel munduan aritu gara gaurko saioan

og. Ots 22 , 2024
Padel munduan aritu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Kaiola txikiaren barruan pilota palaz astindu eta… Tanto! Amaia Martin Euskadiko Padel Federazioko zuzendari teknikoa elkarrizketatu dugu eta EnpresaBidea aldizkari digitala ere ekarri dugu uhinetara, Niko Cuencaren ahotan. Era berean, ezin ahaztu kolaboratzaile sare handia eta… Aerobik irakasle naiztarrak (Iker Gurrutxaga + […]

Honekin lotuak