LANAREN EKONOMIA: Laborarien borrokak norabide agroekologista behar du

Azken asteetan nekazariek eginiko protestak aztertu ditugu saioan. Ines Agirreazkuenagak asteko agenda sindikala ekarri digu, Gorka Menendez laboraria eta EHU-ko Botanika irakaslea izan dugu solasaldia abiatzeko. Aurreko saioan klima aldaketaren ondoriozko Euskadi Tropikala aztertu zuen, eta gaurkoan nekazarien protesten inguruan jardun du. Ondoren, nekazaritzaren gatazkaren beste ikuspuntu garrantzitsu bat emateko Nerea Arrizabalaga izan dugu. Ekoizlea da Itziarreko Doniene baserrian, eta Egurra Eta Kandela taldeko bozeramailea. Egurra Ta Kandela baserritar kolektibo agroekologikoa da eta eredu agroekologikoa planteatzen du «hondamendi ekologikoari» eta «kapitalismoaren krisiari» aurre egiteko eta helburu horrekin deitu zien protestara Gipuzkoako Foru Aldundiaren parean aurreko astean, dozenaka pertsonaka bilduz.

Saioa bukatzeko, Euskal Herritik haratagoko irakurketa eman du Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetariak. Azken astekarian argitaratutako artikuluan. 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ukrainiako gerra hizpide Argia astekarian

og. Ots 22 , 2024
  Argia astekarian aste honetan azalean  Ukrainako gerra izan dute hizpide,  2 urte ofizialki hasi zela, errepasoa egin du Asier Blasek.  Beste urteurren bat: 10 urte Ceutako sarraskitik. Hamalau lagun hil  zituzten, itsasoz igeri Europara iritsi nahian, guardia zibilen eta  Marokoko polizien tiro artean. Bukatzeko Eduardo Chillidaren inguruko erreportajea idazti […]

Honekin lotuak