Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lana egongo da ikusgai erakusketa-aretoan, hain zuzen, “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketa, kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garaikideak harremanetan jartzen dituen proiektua. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikzioko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika bisualetako irudikapen-modu hegemonikoei buruz galderak egiteko eta alternatiba kritikoak proposatzeko.
Deskargatu hemen.