Gaurko saioan Garazi Navas obra zehatz baten inguruan aritu da, Ligetiren Hungarian Rock, hain zuzen ere. Obra honen eskutik lehenengo saioaren aurkezpenean aipatu zizkigun musika akademiko edo sasiklasiko horren definizio guztiak zeharkatu eta suntsitu ditu. XX. mendeko musika atonal eta abangoardistaren eredu izan daitekeen Hungarian Rock izan du abiapuntu eta hortik eta obra honi esker sare handi bat ehuntzen joan da, espero ez ditugun konexioak eta unibertsoak ezagutaraziz.
“Hungarian Rock – Chacona” 1978ko maiatzean bi teklatudun klabezinerako idatzitako obra da, musika garaikide, kontenporaneo edo abangoardista deitzen diezaakegun horren barruan. Konpositorea György Ligeti da.
Deskargatu hemen.

