Sakana aldera joan gara gaurko POTTO saioan, eta Irurtzun herrian PIKUXAR Euskal Txokoa bisitatu.
Aixita sariketaren ariketak entzungai izango ditugu bertsolari gazteen ahotan, aukeraketa diktatorialean. Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara, seikotea aritu zen taulagainean.
Aitor Bizkarra izan zen garaile, Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta; haiekin bat, kantuan izan ziren Josu Txoperena, Ainara Ieregi, Paula Amilburu eta Patxi Castillo.
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, June Fernandezi egindako elkarrizketa, izan ere, haurdunaldi subrogatuari buruzko liburua kaleratu berri du eta hori izan dute, besteak beste, mintzagai. Bestalde, Bilbo-Astigarra-Gasteiz arteko bost gaztek Behe Banda literatur taldea sortu dute; berri pozgarria oso. Bukatzeko, historia-istorio kontu bat errekuperatu du astekariak: duela […]