Bilboko Kafe Antzokia proiektu baten amaieraren testigu izango da gaur: Anonyme Popular proiektuak bere azken ikuskizuna eskainiko du. Iluntzeko 21:20etan izango da kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Igor Elortza eta Rafa Rueda izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta kontatu digute lagun artean ospatzeko festa izango dela gaurkoa. Proiektuak amaiera data bazuela argi azaldu du Igorrek, eta gaineratu du, horrelako proiektuak hastean, batzuetan, beharrezkoa izaten dela amaiera data hori ezagutzea. Diziplina arteko ikuskizuna dela argi utzi du Rafak, musika, bertsoa eta irudiak, besteak beste, uztartzen baitituzte.
Deskargatu hemen.